Egitarau hau izango da herrian datorren zapatuan, urtarrilak 26:
- 10:30ean, Elkargunean, ikastaroa AIKO taldearen eskutik: plaza dantzak txistularientzat.
- 13:00etan, kalerik-kale, txistulari gazteak.
- 18:00etan, Kontzejupean, Azkoitiko, Azpeitiko, Bilboko, Hernaniko, Lesakako, Trapagarango eta Uztaritzeko txistulari gazteen kontzertua.
- 19:00etan, Elkargunean, dantzaldia AIKO taldearekin.
Urtarrilaren 27an, berriz, goiz eresia egingo du Txalkor taldeak 09:00etan abiatuta.