Emakumeak ahalduntzeko autodefentsa saioa eskainiko dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 17a, 19:06

(Argazkia: Urnieta.eus)

Anaitasuna Kanku Karate elkarteak larunbat honetan, urtarrilak 19, eskainiko du hileroko autodefentsa saioa. Karate elkartearen egoitzan (Iriarte Margolaria, 15) izango da 10:00etatik 12:00etara. Nahi duenak har dezake parte eta doako ekintza da.

Elkarteko Rita Juaristi eta Juan Murillo arduratzen dira autodefentsa ikastaroaz, eta euren borondatez, hilean behin saio bat eskaintzeko konpromisoa hartua dute. Ekimena emakumeak ahalduntzeko egitarauaren baitan sartzen da.

Formakuntza fisikoa eta mentala lantzen dute saioetan, teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuz. Helburua beti da ikasten dena baliagarria eta eraginkorra izatea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide