Ramon Bastida eta Ione Bastida, 'Txoriene' saioan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 16a, 19:31

Ramon Bastida, Ione Bastida eta Zigor Iturrieta.

Bastida Sukaldeak enpresako Ramon Bastida eta haren alaba Ione Bastida azkoitiarra ETB1eko 'Txoriene' saioan izan dira gaur arratsaldean. Saioan zehar zerba orri-mamiak bakailaoz beteta prestatu dituzte, Zigor Iturrieta aurkezlearen laguntzarekin.

Sukaldean aritzearekin batera, Bastida Sukaldeak saltokiaren berri eman dute gonbidatuek.

Saioa osorik ikusteko sartu loturan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide