Izar & Star egitasmoaren barruan, Akauzazte taldeak 20 minutuko emanaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Bilboko Kafe Antzokian. Amorante, Bas(h)an eta Ibon RG musikariek eskaini zuten 20 minutuko emanaldia, eta hilaren 26an Donostiako Dabadaba aretoan ariko dira. Duela 27 urte Matadeixen sortu zen Akauzazte musika taldea. Iker Arrazolak, Joxe Larrañagak, Roge Astigarragak, Jon Enatarriagak eta Asier Gurrutxagak osatzen dute gaur egun rock esperimentala lantzen duen taldea; aurrez Oier Etxeberria eta Baxi Ubeda ere taldeko kide izan ziren.