Esnearen Liga bihar bilduko da Kultur Etxean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 8a, 14:39

Bihar, urtarrilak 9, Euskadiko Esnearen Liga Kultur Etxeko hirugarren soilaruan bilduko da, amagandiko edoskitzeak dituen garrantziak aurkezteko eta bularra zergatik eman azaltzeko. 10:00etan hasiko da bilera.

Haur jaio berria edo hazitakoa duen gurasoentzat, haurdun dauden emakumeentzat edota amagandiko edoskitzean interesa duen edonori zabaldu diete gonbidapena Euskadiko Esnearen Ligako kideek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide