Elena eta Jose Antonio Garate izan dira aurtengo Anaitasunaren errifako irabazleak. «Ilobari erosi nizkion errifak, eta saritutako zenbakia ilobaren errifen takoan zegoela jakin nuenean, begira hasi eta neuk nuela ikusi nuen. Sorpresaz hartu dut saria», azaldu du Elena Garate sarituak. 1.200 euro eskudirutan, eta 1.200 eurotan baloratutako produktuak lortu ditu 37.142 zenbakia zuen sarituak.