Stoner musika zaleentzako gaua antolatu du gaur, urtarrilak 11, Matadero Ekintzak taldeak. Rodeo talde zestoarrak eta Dunne azkoitiarrak kontzertua emango dute, Matadeixen. Lehen taldearen emanaldian 22:30ean hasiko da. Gorka Alcaldek —ahotsa eta gitarra—, Ander Francok —baxua— eta Gorka Francok —bateria— osatzen dute Dunne talde azkoitiarra. Stoner eta hardcore doinuak nagusitzen dira euren kantetan. Letren bidez hausnartzen dute gaur egungo gizartea eta mundua nola dauden. «Arima gabeko gizakiak, bulling-a eta inguruko kutsadura eta eliteen inguruko kritika» egiten dute, besteak beste. Rodeo Zestoako taldeak, berriz, aurkeztu berri duten Dilmun diska aurkeztuko dute Azkoitian. Hamabi kantez osatutako lana aurkeztuko dute.