Juaristi erraz aritu da Clavijoren aurka

Olaia Juaristi 2019ko urt. 7a, 11:14

Juaristi ISBk 92 eta 74 irabazi zuen Logroñoko Clavijoren aurka igandean Azpeitiko kiroldegian jokatu zuten zilarrezko LEB oligako neurketa.

Juaristi ISB-k denboraldiko neurketarik osoenetakoa jokatu zuen aurkari zuzena den Clavijoren aurka garaipen erosoa lortuz. Beñat Hevia eta Spencer Reavesen aurreneko neurketa zen zaleen aurrean eta bi jokalariek itxura ezin hobea eman zuten taldeari falta zitzaion sendotasuna emanez.

9-0 partzialarekin hasi zen neurketa eta hirugarren laurden hasieran errioxarrak 6 puntura hurbildu baziren ere, Juaristik erraz kontrolatu zuen partida izan zen. Garaipen honekin Juaristi sailkapeneko laugarren postura igo da. Jokalari denak maila txukunean aritu ziren zaleen gustoko izan zen talde itxura emanaz. Bat nabarmentzekotan, Orlov pibotea nabarmendu beharko litzateke. Defentsan zorrotz eta erasoan saskia birrindu eta 19 puntu baloitsu lortuz.

Lolo Encinasen taldeak datorren larunbatean Extremadura Plasenciaren kantxan jokatuko du. Ea hirugarren garaipena jarraian lortzeko gai den Juaristi.

Añares ISB-k eguberrietako etena atzean utzi eta igande goizeko 11:00etan Azpeitiko kiroldegian sailkapeneko bigarrena den Patas Hijolusaren aurka jokatuko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide