Eskutitz asko Errege magoentzat

Maxixatzen.eus 2019ko urtarrilaren 5a

Eliz atarian izan dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoen laguntzaileak, eta Azkoitiko neska-mutilen eskutitzak jaso eta eskaerak entzun dituzte. Pajeek, ondoren, Errege magoei eman dizkiete eskutitzak. Guztia prest dute 19:30ean herriko kaleetan kabalkada egin eta gauean etxeetara opariak uztera sartzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide