Herrixenen Gabonetako zozketak baditu zenbaki sarituak

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 5a, 12:03

Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak egindako Gabonetako zozketak 500 eurotako hiru sari banatuko ditu.

Herrixen Elkarteak gaur goizean egin du Gabonetako zozketa, eta dagoeneko ezagutu dira hiru zenbaki sarituak. Arantxa, Idurre eta Orbela saltokiak izan dira zenbaki sarituak eman dituztenak. Arantxa dendako zenbakia 5.960 da, Idurre dendakoa 7.818 eta Orbela tabernakoa, azkenik, 2.154. Zenbaki sarituak dituztenek hamabost eguneko epea dute saria jasotzeko. Osterantzean, erreserba zenbakiak jasoko du 500 euroko saria.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide