Gaur hasiko gara banatzen urteko lehen Maxixatzen aldizkaria

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 4a, 09:03

Urtarrileko Maxixatzen aldizkariaren azala.

Gaur hasiko gara banatzen urtarrileko Maxixatzen: 383. aldizkariaren azaleko protagonista dira Azkoitiko komentuak. Santa Kutz eta Santa Klara komentuen itxieraren inguruan aritu gara. Horrez gain, 2019ko udal aurrekontuen azterketa egin du Maxixatzenek.

Halaber, Gabonetan Azkoitiko tabenetan egiten den karta jokoaren jatorria nondik datorren ezagutu dugu Begoña Elorza, Karlos Arrizabalaga Xapatero, Igon Etxaniz Axen eta Isaak Alberdi herritarren eskutik. 'Kejie ta desditxie' atalean, Santa Maria Parrokiako Pastoral Kontseiluko talde iraunkorraren kexa jaso dugu. Bertan sanandres danborradaren hurrengo egunean kalean pilatutako zaborraren inguruan mintzatu dira.

2018ko azken hilabetea argazkietan jaso dugu urteko lehen alean, Iñaki Tolosa Erniarraitzeko kideak Berri Txarrak musika taldearen inguruko bertsoa egin du eta Jesus Maria Bastarrika Toota masailaria bere lanbidearen inguruan aritu da. Hileko argazkixe, iritziak, Komunitatien leixue, jolasak, urtarrileko agenda eta beste hamaika kontu jakiteko aukera ere izango da ale berriarekin.

Datozen aldizkariak etxean jaso nahi dituzu? Lagun iezaguzu proiektua sendotzen, eta egin zaitez bazkide!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide