'Gau magikoa: Kai, Mai, Koa' musikala ikusgai, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 4a, 10:28

Gontzal Mendibil musikalean zehar.

Gaur, urtarrilak 4, Gontzal Mendibilen 'Gau Magikoa: Kai, Mai, Koa' musikala ikusgai izango da 19:00etatik aurrera, Baztartxo Antzokian. 

Sarrerak Udaleko kultura sailean izango dira 13:00etara arte, baina musikalaren emanaldiaren aurretik Baztartxo Antzokiko leihatilan ere lortu ahalko dira, sei euroren truke. Gontzal Mendibil abeslariak zuzendutako musikala da 'Gau magikoa', baina Easo Txiki Abesbatzaren, bere zuzendari Gorka Miranda zuzendariaren eta Txan Magoaren partehartzea ere izango du, besteak beste.

Musikaleko hiru protagonistak Kai, Mai eta Koa dira. Kai eta Koa mutilak dira, eta Mai neska. Eskola batean hasten da historia. Gabonak, berez dute zentzu magikoa eta ordu bete pasa iraungo duen zuzeneko pelikula bat bailitz dastatzeko aukera izango dute umeek eta euren gurasoek. Eszenatokian bizi izango duguna, taula beretik haragora doa, zeren, bertan zuzeneko antzerkia, musika eta kantuak entzuteaz gain, pantailaren konexioa izango dute ekimen guztiek. Eskolatik alde egingo duten Kaik, Maik eta Koak sekulako abenturak biziko dituzte, ederrak bezain beldurgarriak, eta espero ez dituzten piztiekin gurutzatuz, ezusteko galantekin egingo dute topo. Izarrak eta Ilargia izango dituzte lagun.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide