Euskal Herriko onena izan da 2018ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 3a, 11:43

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia Azkoititik abiatu zen unea.

Espainiako lasterketekin osatutako sailkapeneko seigarren postuan dago Azkoitia-Azpeitia, Espainiako Atletismo Federazioak emandako puntuazioaren arabera. Martxoaren 30ean jokatuko da 2019ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta zabalik dago izen-emate epea.

Espainiako Atletismo Federazioak emandako puntuazioa tarteko, Azkoitia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdia Euskal Herriko maratoi erdi onenez izateaz gain, seigarren postuan da Espainiako hainbat lasterketekin osatutako sailkapenean. Diego Garciaren oroimenezko proba udaberriro egiten dute, eta atzo jaso zuten antolatzaileek maratoi erdien rankinga. 

Jakinarazi dutenez, 2018an 15 kilometroko proben eta maratoi erdien artean bosgarren puntuaziorik onena eskuratu zuen, probaren mailagatik –parte hartzen duten atleten maila eta horiek lortutako markak–, antolakuntza gaitasunagatik eta parte-hartzaile kopuruagatik. «Gure lasterketak, parte hartzaile puntuaketa baxuenetakoa badu ere, lortzen dugun maila atletikoa handienetako da», azaldu dute antolatzaileek. Martxoaren 30ean jokatuko da 2019ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta abendutik zabalik dago izen-emate epea. Aurtengoa probaren 26. edizioa izango da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide