Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 3a, 12:49

Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, urtarrilak 3:

Atraskua: txorizo egosia eta gilda.

Dean: patata tortilla, haragia saltsan eta txorizo egosia.

Etxe-Aitz: ogia tomatearekin eta urdaiazpikoaren kroketak.

Latz: urdaiazpiko egosiarekin eta gaztarekin egindako nahaskia, txanpinoiak saltsan urdaiazpikoarekin eta arrain pastela.

Tta-kun: saltxitxa hirugiarrarekin eta ogia tomatearekin.

Zurt: baratzuri freskoen eta ganben pastela eta arrautza bexamelarekin. 

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide