Hamaika eratara egindako 18 patata-tortilla egin dituzte gaur, Kontzejupean, 63 gaztek. Bakoitzak bere osagaiak eta tortilla egiteko moduak erakutsi ditu, baina giro aparta izan da plazan goizean zehar. Hainbat helduk, gainera, arretaz jarraitu dute sukaldari txikien lana eta hainbat aholku ere eman dizkiete. Marijose Arregi eta Sonia Vazquez zinegotziak aritu dira epaimahai lanetan, eta erabaki dute Jone Zabalak, Sara Fatehk eta Helene Lizarraldek egindako patata-tortilla izan dela goizeko onena.