XI. Mus Txapelketa jokatuko dute gaur, Zurt tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 3a, 09:13

Gaur, urtarrilak 5, egingo dute XI. Mus Txapelketa, Zurt tabernan. Izen ematea aurrez Zurt eta Latz tabernetan egin beharko da, eta egunean bertan 15:30ak baino lehen. 30 euro ordaindu beharko da bikoteko.

15:30ean hasiko da txapelketa Zurt tabernan. Lau erregetara, hiru usteletara eta lau hamarrekotara jokatuko dute txapelketa, eta antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea aurrez egitea komeni dela. Bikote txapeldunak 600 euro eta txapela eskuratuko ditu, txapeldunordeek 250 euro jasoko dituzte, hirugarrenek arkumea eta bi ardo botila eta laugarren bikoteak urdaiazpikoa eta bi ardo botila jasoko ditu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide