'InDJ Muggie' umeentzako antzezlana eskainiko dute arratsaldean, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 3a, 09:08

17:00etan hasiko da antzerkia Elkargunean, eta sarrera doan izango da. Haurrentzat eta familientzat zuzendutako antzerkia da, eta zirkua eta dantza uztartzen ditu ikuskizunak.

InD-Jones esploratzaileak, udako abesti berriaren bila, munduari bira ematea erabakiko du, eta oraingoan Dj-Nai elkartuko zaio bidean. Zerbaiten bila ibiliko dira eta ez dute etsiko aurkitu arte. Ez da izango harri magiko edo piramide baten barruan dagoen altxor bat. Musika izango da Euskal Herritik mugitzera bultzatzen dituena. Kontinentez kontinente bidaiatuko dute abesti galduaren bila, haien bihotza ukituko duen abesti berezi hori... Bide batez bisitatuko dituzten leku guztien kulturaz jabetuko dira; Azkenean, bila eta bila aritu diren abesti berezi hori uste baino askoz ere gertuago zegoela ikusiko dute. Umeentzako dantzaldia, zirkoa, umorea eta antzerkia nahastuko ditu arratsaldeko emanaldiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide