Gontzal Mendibilen 'Gau Magikoa' musikalerako sarrerak gelditzen dira

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 2a, 11:23

Gaur, bihar eta etzi 09:00etatik 13:00etara bitartean eta egunean bertan Baztartxo Antzokiko leihatilan eskuratu ahalko dira sarrerak, sei euroren truke.

Datorren ostiralean, urtarrilak 4, Gontzal Mendibilen 'Gau Magikoa: Kai, Mai, Koa' musikala ikusteko aukera izango da, Baztartxo Antzokian. Sarrerak gelditzen dira oraindik, eta ostiralera bitartean Udaleko kultura sailean nahiz musikalaren emanaldiaren aurretik Baztartxo Antzokiko leihatilan lortu ahalko dira, sei euroren truke.

Musikaleko hiru protagonistak Kai, Mai eta Koa dira. Kai eta Koa mutilak dira, eta Mai neska. Eskola batean hasten da historia. Gabonak, berez dute zentzu magikoa eta ordu bete pasa iraungo duen zuzeneko pelikula bat bailitz dastatzeko aukera izango dute umeek eta euren gurasoek. Eszenatokian bizi izango duguna, taula beretik haragora doa, zeren, bertan zuzeneko antzerkia, musika eta kantuak entzuteaz gain, pantailaren konexioa izango dute ekimen guztiek. Eskolatik alde egingo duten Kaik, Maik eta Koak sekulako abenturak biziko dituzte, ederrak bezain beldurgarriak, eta espero ez dituzten piztiekin gurutzatuz, ezusteko galantekin egingo dute topo. Izarrak eta Ilargia izango dituzte lagun.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide