'Yuli' eta 'Ploey' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxo Antzokian

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 2a, 09:38

Ostiralean ez da film emanaldirik izango, 19:00etan Gau Magikoa musikala eskainiko dutelako.

2019. urteko lehen asteburuan Yuli eta Ploey filmak eskainiko dituzte Baztartxo Antzokian. Yuli helduentzako filma zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. Ploey haurrentzat euskaratutako filma, berriz, igandean 17:15ean emango dute. Ikusi bi filmen aurrerapen bideoak:

Yuli filma:

 

Ploey filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide