Haurrentzako 'Egur taupadak' antzezlana eskainiko dute arratsaldean, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 2a, 09:21

17:00etan hasiko da antzerkia Elkargunean, eta sarrera doan izango da. Hiru eta zortzi urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna da, eta 50 minutu inguru irauten du.

Ttipia Produkzioak 2010ean sortutako antzerki ekoizle eta banatzailea da. Ehundik gora ikuskizun egin dituzte Euskal Herrian zehar eta taldeak bi konpromiso ditu ikuslegoarekiko: entretenitzea eta pentsaraztea. Helburu horiek umorezko antzerkiaren bitartez lortzen saiatzen dira txotxongiloek. Antzerkian ikusiko da sukaldeak istorioz beteta daudela. Sukalde tresna zaharrak armairuetan pilatzen dira. Egur labeek gela berotzen dute neguko egur hotsetan. Pastel usaina dute askok. Oraingo honetan, ordea, galtzagorri bat atera da horietako batetik. Lurralde urrun batetik datorrela azalduko du, bertan basoak errauts ari direla bihurtzen eta soroak lehor daudela. Gainera, aspaldi ez duela euririk egiten azalduko du.

Arazo horien guztien konponbidea ikus-entzuleen esku dago, baina horretarako ‘Arboliako’ lurralde misteriotsura bidaiatu beharko duteeta han 'Zorigaitz' azti maltzurra egongo da ikus-entzuleen. Egur Taupadak ikuskizuna publiko familiar bati zuzentzen da, eta era atsegin batean azaltzen dira ingurumena zaintzeko ardura, gizartearen arazoei aurre egiteko bat egitearen onurak edota norberak bere akatsak onartu eta aurrera egiteko gaitasuna garatzeak bezalako gaiak. Zenbait galdera airea utziz, bakoitzak bere buruarekin hausnarketa egin beharko du.

Antzerki lanean proposatzen diren kontzeptu hezitzaile guztiak irudimenezko mundu batean lantzen dira, gure errealitatearekin paralelismoak sortuz. Alderdi pedagogikoek pisua dute antzezlanean, eta ikuskizuna dinamikoa eta erritmo bizikoa izateagatik ezaugarritzen da. Umorea ardatz izanda, ikuslegoarekin hartu emanak egingo dira.

Ikusi Egur taupadak antzerkiaren aurrerapen bideoa: 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide