Musikarekin agurtuko dute urtea azkoitiarrek

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 30a, 12:25

Azkoitiko Udal Musika Bandak 150 urte bete ditu aurten.

Txalkor Txistulari Taldeko txistularien eta Udal Musika Bandaren kalejira izango dira herriko kaleetan goizean, eta eguerdian musika bandak kontzertua emango du, Kontzejupean.

2018. urtea musika doinuekin agurtuko dute azkoitiarrek. 11:00etan hasita, Txalkor Txistulari Taldeko txistulariek eta Udal Musika Bandako kideek urte bukaerako kalejira eskainiko dute. Ondoren, 12:30ean, Udal Musika Bandak urte bukaerako kontzertu tradizionala eskainiko du, Kontzejupean. 2018an 150 urte bete ditu musika bandak, eta bihar sei abesti eskainiko dituzte. Bandako kideek 2018an jo dituzten abestiak bozketa bidez hautatu dituzte. Honako sei abesti hauek joko dituzte: La Storia, La mascara del zorro, Finale Nº4, Piratas del Caribe eta El Rey. Kontzertua Carlos Muñoz zuzendariak gidatuko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide