Matadeixek itxura berriarekin irekiko ditu ateak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 29a, 09:20

Itxura berriarekin gaur irekiko ditu ateak Matadeixek. Udan hasi zituzten itxuraberritze lanak, eta bost hilabetez lanean jardun ondoren, 22:30ean Ro taldeak eta Kuartz bikoteak inauguratuko dute.

Matadeixeren 22. urteurrena joan den ekainean ospatu zuten, eta amaitu bezain laster hasi zituzten eraikinean lanak. Boluntario lana egin dute azken bost hilabeteetan, eta hori ospatzeko gaur Ro taldeak eta Kuartz Ipar Euskal Herriko bikoteak eskainiko duten kontzertu banarekin irekiko dituzte berriro ere Matadeixeko ateak. 1984an hasi ziren herriko musika taldeak Matadeixeko lokaletan entseguak egiten, baina eraikinak 100 urtetik gora ditu. Sistema elektrikoko kableak berritzen hasi ziren lehenik, baina ondoren bestelako lanak hasi zituzten eraikinean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide