Autobusa antolatu dute urtarrilean Bilbon egingo den manifestaziora joateko

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 27a, 12:47

Bilboko manifestazioaren irudi bat (Argazkia: Uriola)

Presoen eskubideen aldeko manifestazioak deitu dituzte urtarrilaren 12rako Sare plataformak eta bakearen artisauek. 

Baionan eta Bilbon egingo dira mobilizazioak, 17:00etan abiatuta, 'Bakegintza eta elkarbizitzaren bidean: orain presoak' lelopean. Armagabetzearen eta ETAren desegitearen ondotik, «orain presoen aldia izan behar duela» esan nahi diete Madrili eta Parisi. Hori dela eta Azkoititk autobusa antolatu dute Bilbora joateko. Zurt, Zakela eta Etxe-Aitz tabernetan eman beharko da izena autobuserako. Urtarrilaren 12an, Eroski txikiaren alboko geltokitik irtengo da autobusa, 15:30ean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide