Oraindik geratzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunerako sarrerak. Bihar, ostirala, 13:00era arte, Udaleko kultura sailean egongo dira eskuragarri. Zapatuan, abenduak 29, emango dute pailazoek azken lanaren ikuskizuna. 16:00etan eta 18:30ean izango dira emanaldiak.