Jostailuak parrokiara eramateko azken eguna bihar izango da

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 26a, 16:35

Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak egiten dute jostailu bilketa. Egoera onean dauden jostailuak jasotzen dituzte, herrian ume gehienek berea jaso dezaten.

Bihar, abenduak 27, izango da jostailuak parrokian uzteko azken eguna. Horretarako, parrokiko kantzelera joan beharko da hango arduradunei jostailua uztera. 09:00etatik 12:00etara bitartean eraman beharko dira jostailuak. Jostailuak parrokiatik jasotzeko eguna, berriz, etzi, abenduak 28, izango da. 09:00etatik 12:00etara bitartean jaso beharko dira jostailuak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide