Autoak giltzatuta uzteko eskatu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 26a, 15:35

Azken boladan izan diren auto lapurreten harira Ertzaintzak eta Udaltzaingoak zuhurtziaz jokatzeko eskatu diete herritarrei.

Azken boladan jazo diren lapurreten harira, Ertzaintzak herritarrei adi ibiltzeko eskatu die eta kotxea giltzatuta uzteko adierazi dute, kalean nahiz garajean. Duela bi hilabete Auzmendibidean hainbat auto lapurtu zituzten eta joan den astean Azpeitian izan dira lapurretak. Lapurtutako autoak gama altukoak izan dira eta barruan giltzak utzita zituztela egin dituzte lapurretak. Zuhurtziaz jokatzeko deia luzatu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide