X. Mus Txapelketa jokatuko dute zapatuan, Tta-kun tabernan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 26a, 10:30

Datorren zapatuan, abenduak 29, egingo dute Gabonetako hamargarren mus txapelketa.

15:30ean hasiko da txapelketa Tta-kun tabernan, eta bikoteko 30 euro ordaindu beharko da. Lau erregetara, hiru usteletara eta lau hamarrekotara jokatuko dute txapelketa, eta antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea aurrez egitea komeni dela. Bikote txapeldunak 500 euro eta txapela eskuratuko ditu, txapeldunordeek 250 euro jasoko dituzte, hirugarrenek arkumea eta bi ardo botila eta laugarren bikoteari otarra bana emango diete.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide