Presoen aldeko manifestazioa egingo dute datorren astelehenean

Maxixatzen.eus

Iaz manifestazio jendetsua egin zuten herriko kaleetan.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldeak manifestazioa deitu du datorren astelehenerako, abenduak 31.

Bada garaia, presoak kalera, iheslariak etxera lemapean egin du deialdia euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldeak. 18:30ean hasiko da manifestazioa herriko plazan, eta Plaza Berri eta Julio Urkixo etorbidea zeharkatuta, berriz ere Kale Nagusira itzuliko da manifestazioa. Sentsibilitate eta ideologia ezberdineko pertsonei manifestazioaren deialdiarekin bat egiteko dei egin diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide