10:30ean hasi da jaiotza eramangarrien sari banaketa, eta irabazleak Jare Goenaga, Iraide Arrizabalaga, Enara Txurruka eta bere lagunak izan dira. Bigarren sailkatu dira Naia Alberdi, Jokin Aizpurua, Garazi Urdanpilleta eta lagunak. Hirugarren, berriz, Laia eta Marat Arizmendi sailkatu dira. Sari banaketaren ondoren, argazkia egin dute lehiaketara aurkeztu diren guztiek, eta ondoren gabon kantak abestuz joan dira herriko kaleetan zehar.