Ixidro Erretegia hirugarren Errezilgo III. Saizar Sarian

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 24a, 11:10

Ixidro Erretegiko idiak. (Argazkia: Ibon Errazu)

Lehia estua izan zen Errezilen, eta Orioko Oliden etxeko idi pareak jantzi zituen mantak.

Atzo, abenduak 23, Errezilgo III. Saizar Saria jokatu zuten Errezilgo idi dema plazan. Sariaren finala jokatu zuten Aian, Azkoitian, Aizarnazabalen, Errezilen eta Elgoibarren jokatutako kintopeko idi dema ligaxkan onenak izan diren hiru idi pare onenek.

Orioko Oliden, Urretxuko Ipiñarrieta eta Azkoitiko Ixidro Erretegiko idi parea plazaratu ziren, eta Olidenek eskuratu zituen mantak. 62 plaza eta 3,8 metro egin zituen txapeldunak. Bigarren Ipiñarrieta izan zen 60 plaza, hiru zinta eta 1,60 metro eginda. Azkoitiko Ixidro Erretegia hirugarren sailkatu zen 60 plaza eginda. 300 bat lagun bertaratu ziren idi demak ikustera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide