Luis Zuazolazigorraga bazkideak irabazi du Errigoraren saskia

Maxixatzen.eus

Luis Zuazolazigorraga, Maxixatzeneko bazkidea.

Errigorako saskia zozkatu du Maxixatzenek bere bazkideen artean abenduan, eta Luis Zuazolazigorraga izan da irabazlea. Gaur jaso du irabazleak Nafarroako Erriberan sortutako Errigora proiektuaren saski beltza.

Gogoratu, saski zuria, abenduaren 13tik urtarrilaren 31ra bazkide egiten diren kideen artean zozkatuko duela Maxixatzenek. Bigarren zozketa hori otsailaren 4an egingo da. Parte hartu eta zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide