Karan haur arropa dendak irabazi ditu Gabonetako erakusleiho onenaren bi sari

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 22a, 14:26

Lehiaketako lehen hiru establezimenduetako dendariak, Udaleko ordezkariekin..

22. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa izan da gaur eguerdian, Torrezuri erakustokian. Guztira, hemeretzi establezimenduk parte hartu dute lehiaketan. Epaimahairen eta Herritarren Sariak, Karan haur arropa dendak eskuratu ditu.

Epaimahaikideek irizpide hauek hartu dituzte kontutan saria banatzerako orduan: erakusleihoaren aurkezpena, erabilitako materiala, salgaiak nola erakusten diren eta gabon giroa nola azaltzen den. Azaldu dutenez, «ez da lan erraza izan erabakitzea zein den onena, denak direlako onak». Azkenean, epaimahaiaren hiru sariak hauek irabazi dituzte:

Aizterri dekorazioa, 3. saria.

Ostadar optika, 2. saria.

Karan haur arropa denda, 1. saria

Sari horiez gain, Herritarren Saria eta Herrixen Elkartearen Saria banatu dituzte. Iturria parafarmaziak Herrixen Elkartearen Saria irabazi du, eta Karan haur arropa dendak eskuratu du Herritarren Saria. Bozkatu duten guztien artean 50 euroko erosketa bonoa zozkatu dute da, eta sari hori Lurdes Plazaolarentzat izan da.

Iturria parafarmaziaren erakusleihoa.

 
Erakuslehio lehiaketako sariekin batera, gabon otarren sari banaketa ere izan da gaur eguerdian, Torrezurin. Guztira, hogei gabon otarra banatu ditu Herrixen merkatari elkarteak herriko dendetan erosteagatik, eta saltoki hauek izan dira saria banatu dutenak:
 
-Traki Harategia
-Bittor Harategia
-Larramendi
-Zumardi Harategia
-PB Sport (2 otarra)
-Beloki Harategia
-Maite Etxaniz Hortz Klinika
-Andueza Moda
-Agirre Harategia
-Lukas Lurrindegia
-ETK Informatika
-Kukua
-Laztane
-Munibe
-NK Ileapaindegia
-Martzala
-Noah
-Ainhoa Ileapaindegia
-Koatei Oinetakoak
Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide