Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 20a, 13:49

Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, abenduak 20:

Atraskua: txistorra eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, haragi bolak eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: udaberriko biribilkia eta atuna mahonesarekin.

Latz: arrain pastela, atunaren tortilla eta Latz pintxoa.

Tta-kun: barbakoa taloa eta txistorra.

Zurt: txorizo egosia eta txanpinoiak saltsan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide