Datorren asteburuan, Super Lopez eta Kika Superbruja filmak izango dira ikusgai, Baztartxo Antzokian. Robin Hood eta El Grinch filmak eskaintzea zegoen aurreikusita, baina filmen antolaketan eragina zutenez Super Lopez eta Kika Superbruja filmek ordezkatuko dituzte aurreikusitako bi filmak. Super Lopez ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta asteartean, abenduak 25, 19:30ean emango dute. Ez da ikuslearen egunik izango datorren astean. Kika Superbruja haurrentzako filma, berriz, igandean 17:15ean hasiko da. Ikusi jarraian bi filmen bideo aurrerapenak:
Super Lopez
Kika Suprebruja