Galdetegi bat prestatu du Instalakuntza Duinak Orain taldeak etorkizuneko Elkarguneko igerilekuak nolakoa izan beharko lukeen ikusteko. Herritarrak parte hartzera animatzeko eta galdetegiaren edo parte hartze prozesuaren berri emateko aurkezpena egingo du taldeak bihar, abenduak 20, 19:00etan. Udaleko alderdi guztien babesa du IDO taldearen ekimenak.