Emakumeak eta bizikleta batzeko asmoz

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 17a, 17:28

Argazkia: M.Zuazubiskar.

Bizikletan ibiltzea gustuko duten emakumeen bila dabil M.H.E Maxixatzeneko erabiltzailea, inolako irabazi asmorik gabe.

Helburua da Azkoitiko eta Azpeitiko emakumeak bizikletan ibiltzeko talde bat sortzea eta elkarrekin irtenaldiak egitea errepideko bizikletarekin. Hasiera batean, errepidera asteburutan irtetea da asmoa. Eta horrela, pixkanaka, bailaran bizikletan ibiltzeko zaletasuna areagotu nahi da.
Emakumeez bakarrik osatutako taldea eratuko da, «normalean, horrelako taldeak gizonezkoek osatzen dituztelako eta emakumeak talde horietan sartzen direlako». Oraingoan, aitzitik, emakumeek izatea nahi da taldearen sortzaileak.

Adin zehatzik ez da eskatzen taldean izena emateko. Interesa dutenek, bidali whatsappa zenbaki honetara: 655114734.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide