Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek, Baztartxoko leihatilan salgai jarri aurretik. Abenduaren 29an bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitian, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean.
Hauek izan dira bazkide irabazleak: Aintzane Rezabal Arregi eta Idoia Iturralde Aginagalde. Gozatu emanaldiarekin!
Mila esker parte hartu duzuen guztioi.