Herrixen elkarteak errifak banatuko ditu

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 16a, 11:25

500 euroko hiru sari zozketatuko ditu elkarteak urtarrilaren 5ean.

Bihartik aurrera, abenduak 17, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten guztien artean Gabonetako errifa banatuko du Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak. Errifak agortu bitartean banatuko dituzte. 500 euroko hiru sari banatuko ditu elkarteak aurtengo Gabonetako kanpainaren barruan. Errifen zenbaki sariduna erabakitzeko zozketa eguna urtarrilaren 5a, Errege egunaren bezpera, izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide