Cristina Uriarte hezkuntza sailburuak hitzaldia emango du, Elkargunean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 13a, 09:10

Cristina Uriarte sailburua (Argazkia: donostiafutura.com)

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuak hitzaldia eskainiko du arratsaldean, Elkarguneko Oteiza aretoan.

19:00etan hasiko da Uriarte sailburuaren hitzaldia. Ostegun On taldeak, Egi Azkoitiak eta Gazte Geroa Azkoitiak Udazkeneko Hitzaldien baitan antolatu dute solasaldia. Hezkuntzaren erronkez arituko da Uriarte sailburua. Bingen Zupiria eta Arantxa Tapia sailburuen ondoren, Uriarte da Azkoitian hitzaldia emango duen hirugarren sailburua.

Cristina Uriarte hondarribiarra da. 2012an izendatu zuten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko kontseilari, nahiz eta 2016an Hezkuntza Saila mantendu zuen soilik. EHUko Kimika Fakultateko irakaslea eta kimikako doktorea da. EHUko Gipuzkoako Kanpuseko errektoreordea ere izan zen 2004tik 2012ra bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide