Azkoitia Gukaren zozketak

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 12a, 12:15

Abenduaren 29an Baztartxo Antzokian izango den Musua ikuskizuna ikusteko sei sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin. Maxixatzeneko bi bazkiderentzako hiruna sarrera zozkatuko dira.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunerako sarrerak datorren astelehenean zozkatuko ditu Maxixatzenek, Baztartxoko leihatilan salgai jarri aurretik. Abenduaren 29an bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitian, bata 16:00etan eta bestea 18:30ean.

Zozketan parte hartzeko, bidali mezua maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera abenduaren 16a baino lehen, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzita. Parte hartzen duzuen guztion artean zozketa egingo dugu, eta datorren astelehen goizean, abenduak 17, jakinaraziko dugu Webarruen.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide