Martutene espetxeko presoentzat opariak jasotzeko deia egin du espetxe pastoraltzak

Maxixatzen.eus 2018ko abenduaren 12a

Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak preso daudenentzako materiala bilduko dute ostiralera bitartean, abenduak 14, kantzelean.

Abenduaren 14ra bitartean, ostirala, 10:00etatik 12:00etara eraman beharko da materiala kantzelera. Eraman beharreko materialaren zerrenda egin dute, eta gehien behar dituzten gauzak honako hauek dira: barruko arropa berria (mauka motzeko kamisetak, galtzerdiak eta gantzontziloak gizonezkoentzat), emakumeentzako bularretakoak (90-110), bainuko oinetakoak (37-43), kirol oinetakoak (40-45 gizonezkoentzat eta 37-40 emakumezkoentzat), txandalaren galtzak eta kirol-jertseak gizon-emakumeentzat, azazkalak moztekoak, turroi biguna, tabakoa (gorria), metxeroak, pila txikiak, gutun-azalak eta zigiluak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide