Astelehenean izango dira salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldietarako sarrerak

Maxixatzen.eus 2018ko abenduaren 11

Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ikuskizunerako sarrerak astelehenean, abenduak 17, egongo dira salgai Baztartxo antzokian.

Sarrerak zenbakituak izango dira eta sei eurotan salduko dira. Pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera erosi ahalko ditu. Baztartxoko leihatilan, 17:00etatik 19:30era, ez badira sarrera guztiak saltzen, hurrengo egunetik aurrera udaletxeko Kultura sailean egongo dira salgai.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bi emanaldi eskainiko dituzte Azkoitian. Abenduaren 29an izango dira, 16:00etan lehenengoa eta 18:30ean, bigarrena.

 Musuaren bideoklipa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide