Disney Channel telebista kateko Club Houdini telesaileko Iñaki Ruiz de Galarreta mago arabarra Azkoitian izango da, datorren zapatuan. Azkoitiko Udalak antolatuta, erakustaldia eskainiko du Sun magoak Baztartxon, 18:00etatik aurrera. Espainiako Magia Saria lortutako magoa da Ruiz de Galarreta. Ikuskizuna zuzenean ikusteko sarrera bakoitzak sei euro balio du, eta Baztartxo Antzokiko leihatilan eskuratu beharko da. Lebitazioetan eta ilusioetan da trebea arabarra. 13 urterekin hasi zen magiako lehen ikastaroetara joaten, eta 15 urterekin egin zuen debuta eszenatoki gainean. Harrezkero, mago ezagunekin jardun du ikasten.