EH Bilduk datorren hauteskundeetarako alkategaia aurkeztuko du ostegunean

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 11a, 09:10

Datorren ostegunean, abenduak 13, koalizioak alkategaia aurkeztuko du, Elkargunean.

Elkarguneko Herriko Plaza aretoan egingo du Azkoitiko EH Bilduk 2019ko udal hauteskundeetarako alkategaia berresteko eta aurkezteko batzarra. Alkategai bakarra aurkeztu da, eta Hauteskunde Batzordeak onespena eman dio. Ostegunean 18:00etan hasiko da batzarra. Hasteko, alkategaia EH Bilduko kideei aurkeztuko zaie, eta berretsi ondoren aurkezpen ekitaldi publikoa egingo du koalizioak, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan bertan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide