20:00etan hasiko da The Upper Room taldearen kontzertua, eta sarrera doan izango da. XIII. edizioa da aurtengoa, eta zikloak Euskal Herriko antzokiak, kultur etxeak eta elizak bisitatuko ditu abenduan eta urtarrilean zehar. The Upper Room lau kantariz eta hiru musikariz osatutako taldea da, eta Gospel tradizionaletik euskaratutako klasikoak eta bere abesti propioak eskainiko ditu Azkoitiko kontzertuan.
Ikusi iazko edizioko kontzertuen laburpena: