Bidezko merkataritza azoka, Torrezurin

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 7a, 18:22

Abenduaren 15era arte bidezko merkataritza azoka egongo da Torrezuri erakustokian. Bertan elikadura produktuak eta artisautzako produktuak daude salgai. 

Azoka irekita egongo da Torrezuri erakustokian hurrengo zapatura arte, abenduak 15. Goizetan 10:30etik 12:30era eta arratsaldetan 17:30etik 19:30era zabalduko dute. Zapatuetan goizez bakarrik irekiko dute, eta igandeetan itxita egongo da. 

Bidezko merkataritza garapen bidean dauden herriek merkataritza egitura nagusian pairatzen duten esplotazio egoerari aurre egiten dion gizarte mugimendu eta ekimen ekonomikoa da. Bidezko merkataritzan trukatzen diren ondasunetan ekoizpena eta merkataritza haurren esplotazioa baztertuz eta beste giza taldeen eskubideak errespetatuz, sexuen arteko berdintasuna sustatuz, ingurumena zainduz, bitartekariak ahalik eta gehien saihestuz eta ekoizleei prezio duin bat ordainduz burutu direla ziurtatzen da. Aldi berean, garapen bidean dauden herriei garapen autonomorako bidea zabaltzeko aukera gisa hartzen da, zuzeneko laguntzak baztertu egiten baititu. 

Elikadura produktuak eta artisautzako produktuak izaten dira bidezko merkataritzan orain arte proposatu direnak; hala nola, txokolatea eta kafea. Izan ere, horiek izan ohi dira herri askotako nekazari eta ekoizle txikiei baldintza gogorrenak inposatzen zaizkien produktu merkatuak, multinazionalen bitartez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide