Tximinia batek su hartu du, Trenbidearen Zumardian

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 7a, 12:25

Suhiltzaileak lanean. (Argazkiak: Euskadiko Suhiltzaileak)

Trenbidearen Zumardia kaleko 16. etxebizitzako tximiniak sua hartu zuen atzo iluntzean.

20:30ak aldean hartu zuen sua tximiniak, eta Azpeitiko egoitzako suhiltzaileek itzali behar izan zuten sua, suhiltzaile kamio batek lagunduta. Ez zen zauriturik izan eta lanek ez zuten asko iraun. Auzotarren artean ikusmina sortu zuen ezbeharrak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide