Bi eguneko ikastaroa izango da. Abenduaren 13an sarrerako hotzak nola landu azalduko dute, eta abenduaren 20an gozogintzari buruz arituko dira. Bi saioak 17:00etatik 19:30era izango dira, Elkargunean. Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Elkargunean edota 943 85 25 44 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena.