Aldizkariaren azala Arroitajauregiren argazkiek osatzen dute. Izan ere, inoizko erakusketarik jendetsuena izan da joan den azaroan Torrezurin egon zena. Bestalde, abenduko aldizkariaz gain, 2019ko egutegia jasoko dute Maxixatzeneko bazkideek etxean, opari. Egutegia Maxixatzeneko kolaboratzaileen irudiekin osatu, eta, horrez gain, Amamaren Kutxako hamabi ekarpen jasotzen ditu.