Bizi testamentua agiri bat da eta bertan pertsona batek adierazten du zer osasun laguntza edo tratamendu jaso nahi dituen bere borondatea adierazteko gauza ez denean edo bere borondatea askatasunez azaldu ezin duenean, eta baita esaterako, hildakoan zer nahi duen egitea bere organoekin. Pertsona batek bere bizitzako azken fasean edo hil ondoren, zer nolako tratua jaso nahi duen jasotzen du agiriak. 'Aldez aurreko azken nahiak-bizi testamentua eta autotutela. Etorkizuna erabakitzeko eskubidea' izenburupean, Hurkoa Fundazioko ordezkari Andikona Uriartek emango du hitzaldia.